21
Oct
16

JAI GIROAN, ASTEBURU ZURI-GORRIA ANTXON

Pasaia kirol Elkartea bere 75. urteurrenaren ospakizunetan bete-betean da. Lehengo asteaz geroztik egunero izan da ospakizunari lotutako ekitaldirik; hitzaldiak, lehiaketak, erakusketak… baita rock kontzertua ere. Baina festa oraindik ez da bukatu eta asteburua  bero-bero dator.

Gaur 18:30etik aurrera herri kirolen erakustaldia izango da Ibaiondo pilotalekuan. Besteak beste, Bihurri aizkolaria eta Ostoloza harri jasotzailea ariko dira Antxoko frontoian.

Herri kiroletako lanak bukatuta, esku pilotaren txanda izango da. Lehenbizi pilota eskolako haur eta gazteak ariko dira, eta jarraian, lau t’erdian, Sancho eta Saralegi. 21:30ean hasiko da lau t’erdiko partida eta ondoren, eskuz binaka, Titin III-Gorrotxategi/ Xala eta Lasa IV. Sarreak 10 euroan salduko dituzte.


Bihar, herri afaria


Bihar goizean Don Boscon hasiko da ospakizuna, Reala eta Oiartzun taldeko neskek jokatuko duten partidarekin, 11:30ean.

Baina dena ez da kirola. Antxoko futbol elkarteak herritarrekin ospatu nahi du 75. urteurrena, eta asteburuan izango da horretarako aukera. Bihar gauerako herri afaria antolatu dute, Ibaiondon. Animatzen denak Leunda tabernan eros dezake afarirako txartela, 40 euroren truke.

img_20161019_221859


Etzi, haurrak protagonista


Igandean haurrekin pentsatuta antolatu du festa Pasaia Kirol Elkarteak. Futbol eskolako taldeak Biteri plazan jokatuko dute goizean, 11:00etatik aurrera.

Bien bitartean, zumardian puzgarriak egongo dira, eta erraldoiak eta Pasai txaranga ariko dira bazterrak girotzen.

Kalean bazkaldu nahi dutenentzat, berriz, paella izango da aukeran.

Meza ere ospatuko dute igandean.

Anuncios


Clasificaciónes


3ª Division
19º - 9 Pts.
1ªRegional
5º - 11 Pts.
Juvenil Honor
12º - 12 Pts.
1ª Cadete
5º - 13 Pts.
Infantil Honor
7º - 6 Pts.
Infantil txiki
2º - 3 Pts.

Próximos Partidos

3ª DIVISIÓN
18ª jornada LIGA
BERMEO - PASAIA
Campo: Itxas-Gane
Sábado 17 - 17:00

1ª REGIONAL
14ª jornada LIGA
PASAIA - GAZTE AZKUENE
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 18:00

JUVENIL DE HONOR
14ª jornada LIGA
BETI GAZTE - PASAIA
Campo: Mastegi
Domingo 18 - 17:00

1ª CADETE
14ª jornada LIGA
PASAIA - VASCONIA B
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 11:00

INFANTIL DE HONOR
12ª jornada LIGA
LENGOKOAK - PASAIA
Campo: César Benito
Sábado 17 - 9:45

INFANTIL TXIKI
4ª jornada PARTAIDETZA 1.Fasea
URKI - PASAIA
Campo: Unbe Sup.
Sábado 17 - 11:00

ESCUELA DE FUTBOL
Alebin 2º año
PASAIA - LENGOKOAK
Campo: Berio
Domingo 18 - 10:15
Alebin 1º año
BEHOBIA - PASAIA
Campo: Artia
Domingo 18 - 16:00
Benjamines
PASAIA - HONDARRIBIA
Campo: Don Bosco
Domingo 18 - 00:00

A %d blogueros les gusta esto: