13
Oct
16

HERRIAK EUTSI DIOLAKO, HERRITARREI ESKAINIA

Ospakizun urtea du Pasaia Kirol Elkarteak. Antxoko klub zuri-gorriak 75. urteurrena bete du aurten, eta klubaren ibilbidea ospatzeko egitarau oparoa antolatu du taldeak. Klubak antxotarrekin betidanik izan duen «lotura estua are gehiago sendotu nahian» aritu dira egitarauaren antolakuntzan klubeko kideak. Hala adierazi du antolakuntza batzordeko kide Juanra Etxebarriak: «Haur, gazte, heldu eta adinekoak, guztiak izan ditugu gogoan egitaraua antolatzean, guztiei eskertu nahi genielako taldeari urte hauetan guztietan eman dioten babesa, eta guztiekin batera ospatu nahi dugulako urteurrena».

Aste honetan izan da urteurrenaren barruko lehen ekitaldia. Realeko gizonen lehen taldea Don Boscon entrenatu zen astearte goizean, inguruko eskoletako ikasleen zoramenerako. Entrenamendua ikusi, eta hura bukatuta autografoen ehizan aritu ziren haur eta gazteak. Futbol izarrekin gertutik egoteko aukera inor gutxik galdu zuen.

Baina lehengo asteartekoa hasiera baino ez da izan. Hamaika ekitaldi dituzte prest, eta gehienak hilaren 17tik aurrera izango diren arren, datozen egunotan badira kontuan hartu beharrekoak.

Liburuaren aurkezpena

Urteurrenaren ospakizuna prestatzen hasi zirenean, klubaren orain arteko historia liburu batean jasotzea adostu dutela jakinarazi du Etxebarriak, eta hala egin dute. Iker Vidal kazetaria aritu da liburuaren koordinazioan: ostegunean aurkeztuko du, Ibaiondo pilotalekuan, 19:30ean. Liburuarekin batera, bideo bat ekoitzi dutela zehaztu  du Etxebarriak, eta egun berean proiektatuko dutela aurreratu du, toki berean.

Baina dena ez da izango atzera begiratzea. Gaurkotasunak ere izango du toki Pasaia Kirol Elkartearen ospakizunean, eta larunbatean, «gazteei eskainitako» rock kontzertua izango da Gure Zumardian. Oholtza gainean hiru talde: Gatos Pardos, Pangea eta Lie Detectors.

Aipatutakoak ospakizun askoz zabalago baten atarikoak baino ez dira. Hilaren 17tik 23ra, egunero izango da ekitaldiren bat, baita azaroaren 4an eta 5ean ere. Hitzaldiak, txapelketak, erakusketak, herri kirolak, haur festa, antzerkia… baita Reala eta Oiartzun taldeko emakumeen arteko partida ere, Don Boscon, hilaren 22an, 11:30ean.

Etxebarriak aurreratu du herri afaria ere antolatu dutela hilaren 22rako, eta pilota jaialdi erakargarria hilaren 21erako. Lau t’erdian Sancho eta Saralegi ariko dira nor baino nor, eta bikoteka Xala eta Lasa IV, Titin eta Gorrotxategiren kontra. Bi ekitaldi horietara txartelak jada salgai daudela iragarri du Etxebarriak, ohiko tokitan.

Datak gerturatu ahala, edonola ere, ekitaldi guztien berri zehatza emango du HITZAk.

Lorpen garrantzitsuak

Ez dira makalak Pasaia Kirol Elkarteak urte hauetan guztietan lortutakoak. Etxebarriak nabarmendu duenez, 225 kide ditu gaur egun klubak, eta horrez gain, Hirugarren Mailan, Erregionalean eta Gazte Mailan talde bana; bi talde Haur Mailan; eta 100 haur inguru biltzen dituen futbol eskola. «Hori guztia ezinezkoa litzateke herriaren sostengurik gabe», adierazi du.

Horregatik argi du zein den etorkizunera begira erronka: «Lortutako guztiari eustea». Bidelagun antxotarrak izango dituztela zalantzarik ez du.

ilustrazioa-bertikala

Isabel Mancebo Baldaren ilustrazioa.

Anuncios


Clasificaciónes


3ª Division
19º - 9 Pts.
1ªRegional
5º - 11 Pts.
Juvenil Honor
12º - 12 Pts.
1ª Cadete
5º - 13 Pts.
Infantil Honor
7º - 6 Pts.
Infantil txiki
2º - 3 Pts.

Próximos Partidos

3ª DIVISIÓN
18ª jornada LIGA
BERMEO - PASAIA
Campo: Itxas-Gane
Sábado 17 - 17:00

1ª REGIONAL
14ª jornada LIGA
PASAIA - GAZTE AZKUENE
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 18:00

JUVENIL DE HONOR
14ª jornada LIGA
BETI GAZTE - PASAIA
Campo: Mastegi
Domingo 18 - 17:00

1ª CADETE
14ª jornada LIGA
PASAIA - VASCONIA B
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 11:00

INFANTIL DE HONOR
12ª jornada LIGA
LENGOKOAK - PASAIA
Campo: César Benito
Sábado 17 - 9:45

INFANTIL TXIKI
4ª jornada PARTAIDETZA 1.Fasea
URKI - PASAIA
Campo: Unbe Sup.
Sábado 17 - 11:00

ESCUELA DE FUTBOL
Alebin 2º año
PASAIA - LENGOKOAK
Campo: Berio
Domingo 18 - 10:15
Alebin 1º año
BEHOBIA - PASAIA
Campo: Artia
Domingo 18 - 16:00
Benjamines
PASAIA - HONDARRIBIA
Campo: Don Bosco
Domingo 18 - 00:00

A %d blogueros les gusta esto: