03
Oct
16

Azken minutuan lortu zuen puntua pasaiak

Ondarroa. Joseba Plazaren mutilak zapatuan [urriak 1] Pasaiaren aurka jokatutako partida osoan nagusi izan baziren ere, berdinketarekin konformatu behar izan zuten. Hain zuzen ere, bina berdindu zuten talde gipuzkoarraren aurka. Aurrerako ordezkariek nabarmendu dutenez, azken minutuan bi punto galtzea “oso tristea” izan zen.

Lehen minututik Aurrerakoak nagusi izan ziren Zaldupen, hala ere, Pasaia aurreratu zen markagailuan. Talde gipuzkoarrak aukera izan zuen une bakarrean sartu zuen norgehiagokako lehen gola 16. minutuan. Talde bisitariak zelai erdian baloia lapurtu zuen, eta kontraerasoan sartu zuten lehen gola Faly Mulayren bitartez.

Markagailua aurka eduki baldin bazuen ere, etxeko taldeak ez zuen amore eman, eta talde modura beharra eginda aurkaria euren jokoan sartzea lortu zuen. Hurrengo minutuetan gol aukera asko izan zituen Aurrerak, baina ez zuten asmatzerik eduki. Azkenean, lehen zatia amaitzen ari zela iritsi zen berdinketa, Unai Jauregi Tubo-k 44. minutuan sartutako golari esker.

Atsedenaldia eta gero, berehala iritsi zen etxekoen bigarren gola, baina epaileak baliogabetu egin zuen. Hala ere, minutu bat beranduago 2-1ekoa egin zuen Julen Arufek, urruntze bat kontrolatu eta atetik 25 bat metroraegindako jaurtiketari esker.

Bigarren gola sartu ostean, Aurrerak konfidantza irabazi zuen, eta hainbat gol aukera sortu bazituen ere, ez zuen aurkariaren sarea zulatzeko beste aukerarik eduki. 63. minutuan, gainera, Tubori partidako bigarren txartel horia atera zioten, eta Aurrera nagusi bazen ere, bat gehiagorekin Pasaia lasaiago jokatzen hasi zen.

Azkenik, luzapenean, 94. minutuan, etorri zen binako berdinketa. Aurrerako atzelari batek mina hartu zuen, eta horrek ere bigarren gola egiteko gauzak erraztu zizkioin Pasaiari. Asier Iriondo izan zen golegilea.

aurrerak-pasaiaren-aurka-jokatutako-norgehiagoka-1

Anuncios


Clasificaciónes


3ª Division
19º - 9 Pts.
1ªRegional
5º - 11 Pts.
Juvenil Honor
12º - 12 Pts.
1ª Cadete
5º - 13 Pts.
Infantil Honor
7º - 6 Pts.
Infantil txiki
2º - 3 Pts.

Próximos Partidos

3ª DIVISIÓN
18ª jornada LIGA
BERMEO - PASAIA
Campo: Itxas-Gane
Sábado 17 - 17:00

1ª REGIONAL
14ª jornada LIGA
PASAIA - GAZTE AZKUENE
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 18:00

JUVENIL DE HONOR
14ª jornada LIGA
BETI GAZTE - PASAIA
Campo: Mastegi
Domingo 18 - 17:00

1ª CADETE
14ª jornada LIGA
PASAIA - VASCONIA B
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 11:00

INFANTIL DE HONOR
12ª jornada LIGA
LENGOKOAK - PASAIA
Campo: César Benito
Sábado 17 - 9:45

INFANTIL TXIKI
4ª jornada PARTAIDETZA 1.Fasea
URKI - PASAIA
Campo: Unbe Sup.
Sábado 17 - 11:00

ESCUELA DE FUTBOL
Alebin 2º año
PASAIA - LENGOKOAK
Campo: Berio
Domingo 18 - 10:15
Alebin 1º año
BEHOBIA - PASAIA
Campo: Artia
Domingo 18 - 16:00
Benjamines
PASAIA - HONDARRIBIA
Campo: Don Bosco
Domingo 18 - 00:00

A %d blogueros les gusta esto: