31
May
16

KADETEA KOPAKO TXAPELDUN!

Kadeteen mailako Kopako finala zegoen jokoan larunbat goizean, pasaitarren arteko derbia gainera, Trintxerpe-Pasaia. Jendez gainezka zegoen Herrerako harmaila, giro paregabea zegoelarik.

Partida hasi eta berehala malda gora jarri zitzaion partida talde zuri-gorriari. Epaileak Ander Rojas egotzi zuen falta baten ostean, azken jokalaria zelako jokaldia moztu zuen unean. Gauzak gehiago okertu zitzaizkien gureei Trintxerpek 1-0ekoa lortu baitzuen lehen zati honetan.

Bigarren zatian, Gorka Blancoren mutilak berdinketaren bila irten ziren. Jokalari bat gutxiagorekin egon arren, baloi jabetza Pasaiarena zen eta abagune ugari izan zituzten. Norgehiagoka amaitzeko hamar minuturen faltan eta penalti batez berdindu zuen talde zuri-gorriak, Endika Sánchezen eskutik. 1-1 berdinketarekin amaitu zen arauzko denbora.

Penaltiek erabakiko zuten Kopako txapelduna, eta kasu honetan, zorteak irribarre egin zigun, 3-2 gailenduz. Antxotarren Javi atezaina izan zen protagonista nagusia 2 gelditurekin.

Harmailetan eromena eta ospakizunak luze iraun zuen herrian. ZORIONAK eta GORA PASAIA!!

 

Bestalde, Infantil Txikiak 2-0 galdu zuen Ilintxaren kontrako finala. Hala ere, denboraldi bikaina burutu dute Rafaren mutilek, Ohorezko Infantiletara igotzea lortuz. Zorionak zuei ere!

IMG-20160531-WA0003

IMG-20160531-WA0010

IMG-20160531-WA0007

IMG-20160531-WA0008

IMG-20160531-WA0005

IMG-20160531-WA0004

Anuncios


Clasificaciónes


3ª Division
19º - 9 Pts.
1ªRegional
5º - 11 Pts.
Juvenil Honor
12º - 12 Pts.
1ª Cadete
5º - 13 Pts.
Infantil Honor
7º - 6 Pts.
Infantil txiki
2º - 3 Pts.

Próximos Partidos

3ª DIVISIÓN
18ª jornada LIGA
BERMEO - PASAIA
Campo: Itxas-Gane
Sábado 17 - 17:00

1ª REGIONAL
14ª jornada LIGA
PASAIA - GAZTE AZKUENE
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 18:00

JUVENIL DE HONOR
14ª jornada LIGA
BETI GAZTE - PASAIA
Campo: Mastegi
Domingo 18 - 17:00

1ª CADETE
14ª jornada LIGA
PASAIA - VASCONIA B
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 11:00

INFANTIL DE HONOR
12ª jornada LIGA
LENGOKOAK - PASAIA
Campo: César Benito
Sábado 17 - 9:45

INFANTIL TXIKI
4ª jornada PARTAIDETZA 1.Fasea
URKI - PASAIA
Campo: Unbe Sup.
Sábado 17 - 11:00

ESCUELA DE FUTBOL
Alebin 2º año
PASAIA - LENGOKOAK
Campo: Berio
Domingo 18 - 10:15
Alebin 1º año
BEHOBIA - PASAIA
Campo: Artia
Domingo 18 - 16:00
Benjamines
PASAIA - HONDARRIBIA
Campo: Don Bosco
Domingo 18 - 00:00

A %d blogueros les gusta esto: