10
Nov
10

JARDUNALDI BIRIBILA (24-0)

PASAJESEN LAU TALDEEK GARAIPENA LORTU DUTE ASTEBUKAERA HONETAN; GUZTIAK GAINERA, GOLIK JASO GABE NAGUSITU DIRA EUREN PARTIDETAN

Gutxitan izango du Pasajesek joan den astebukaera bezain jardunaldi oparoa. Zuri-gorriek, jokatutako lau partidatan nagusitzea lortzeaz gain, talde guztiek euren atea hutsean utzi zuten. Guztien artean lortutako gol kopurua ere ez zen nolanahikoa izan. 24 gol sartu zituzten denen artean.

Gorengoen Mailako taldeak 0-5 gainditu zuen Idiazabal etxetik kanpo. Lehenengo zatian berdintasuna izan zen nagusi berdegunean, baina atsedenaldira 0-1 joan ziren aurretik zuri-gorriak Joseba Aranburuk sartutako golari esker. Lehenengo zatiaren bide beretik jarraitu zuten atsedenaldiaren osteko lehenengo minutuek, baina kontraeraso batean bigarren gola lortu zuen Pasajesek. Dani Carrión izan zen golegilea. Bigarren golak min egin zion etxeko taldeari. Hurrengo minutuetan, Idiazabalek erasora jo zuen itxututa eta antxotarrek etxeko taldeak atzean utzitako zuloak probestu zituen gainontzeko gol guztiak sartzeko eta bide batez lehia erabakita uzteko. David Elvirak, Mikel Mazuelak eta Josu Vidalek, penaltiz, sartu zituzten gainontzeko hiru golak. Garrantzia handiko hiru puntu eskuratu zituen Pasajesek. Garaipen honi esker, zuri-gorriek gora egin dute sailkapenean. Bigarren postuan dago orain Pasajes.

Gazteen Mailako taldeak, berriz, 2-0 menperatu zuen Sporting de Herrera Don Boscon jokatutako partidan. Jon Ander Irurieta eta Asier Learte izan ziren goleatzaileak.

Kadeteek, garaipen sendoa eskuratu zuten Oiartzunen kontra. Antxotarrak 11-0 nagusitu ziren eskualdeko derbian eta sailkapeneko lidertzan jarraitzen dute. Goleatzaileak Iker Rekalde (3), Asier Elortegi (2), Gorka Urruzola (2), Josu Garmendia (2), Ion Atorrasagasti eta Ion Jiménez izan ziren.

Haurren Mailako taldeak, azkenik, 0-6 gainditu zuen etxetik kanpo Intxaurrondoko Internacional taldea. Golegileak Iñigo Salas, Haritz Irurtia, Josu Simón, Iker Etxebarria eta Iker Franco izan ziren.

IDIAZABAL 0 – PASAJES 5

Idiazabal: Aranburu, Zabalza (Arratibel), Iurrita (Mendia), Ioritz, Ezeiza, Urretabizkaia, Estiben (I. Urretabizkaia), Harri, Imaz, Larrañaga (Díez) y Guariste (Martínez).

Pasajes: Vidal, Sánchez, Gómez, Josu, Davitxi (Gutiérrez), Ander, Carrión (Igor), Agirre (Mazuela), Aranburu, Araneta (Imanol) y Elvira (Ormaetxea).

Goles: 0-1: Aranburu. 0-2: Carrión. 0-3: Elvira. 0-4: Mazuela. 0-5: Josu Vidal (p.).

Árbitro: Guadix, asistido por Liher y Ander.

 

Anuncios


Clasificaciónes


3ª Division
19º - 9 Pts.
1ªRegional
5º - 11 Pts.
Juvenil Honor
12º - 12 Pts.
1ª Cadete
5º - 13 Pts.
Infantil Honor
7º - 6 Pts.
Infantil txiki
2º - 3 Pts.

Próximos Partidos

3ª DIVISIÓN
18ª jornada LIGA
BERMEO - PASAIA
Campo: Itxas-Gane
Sábado 17 - 17:00

1ª REGIONAL
14ª jornada LIGA
PASAIA - GAZTE AZKUENE
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 18:00

JUVENIL DE HONOR
14ª jornada LIGA
BETI GAZTE - PASAIA
Campo: Mastegi
Domingo 18 - 17:00

1ª CADETE
14ª jornada LIGA
PASAIA - VASCONIA B
Campo: Don Bosco
Sábado 17 - 11:00

INFANTIL DE HONOR
12ª jornada LIGA
LENGOKOAK - PASAIA
Campo: César Benito
Sábado 17 - 9:45

INFANTIL TXIKI
4ª jornada PARTAIDETZA 1.Fasea
URKI - PASAIA
Campo: Unbe Sup.
Sábado 17 - 11:00

ESCUELA DE FUTBOL
Alebin 2º año
PASAIA - LENGOKOAK
Campo: Berio
Domingo 18 - 10:15
Alebin 1º año
BEHOBIA - PASAIA
Campo: Artia
Domingo 18 - 16:00
Benjamines
PASAIA - HONDARRIBIA
Campo: Don Bosco
Domingo 18 - 00:00

A %d blogueros les gusta esto: